T4 elkarteak eta Bizkaiko Gurutze gorriak lankidetzarako akordioa sinatu dute Osasuna hobetzera zuzendutako jarduerak bultzatzeko. 2 martxoa, 2021

  • Akordio horri esker, sentsibilizazio, prestakuntza eta prebentzio jarduerak gauzatu ahal izango dira arlo soziosanitarioan, herritar guztientzat, langileentzat, ikasleentzat eta bi erakundeetako boluntarioentzat.
  • Sinadura horrekin, erakundeek, sexu-osasunari, GIBari, lehen sorospenei, desfibrilazio automatikoari eta elikagaien manipulazioari buruzko lankidetzarako ekintzak elkarrekin antolatzeko konpromisoa hartzen dute.

Bilbon, 2021eko martxoaren 2an.- HIESaren aurka borrokatzeko T4 elkarteak eta Bizkaiko Gurutze Gorria erakunde humanitarioak lankidetza-hitzarmena sinatu dute, herritar guztien, langileen, ikasleen eta bi erakundeetako boluntarioen osasuna hobetzera bideratutako jarduerak bultzatzeko.

Akordio horri esker, erakundeen arteko lankidetza sustatu ahal izango da interes komuneko jardueretan, eta, beraz, erakunde biek esparru hauetan lankidetza-ekintzak antolatzeko konpromisoa hartzen dute:

  • Arlo soziosanitarioa ikusarazteko eta prebentzioa bultzatzeko jarduerak, herritar guztiei zuzenduta.
  • Prebentzio-materialen banaketa sentsibilizazio-kanpainetan.
  • Sexu-osasunari, GIBari, tratamenduei, Transmisio Genitaleko Infekzioen prebentzioari eta esku hartzeko estrategiei buruzko prestakuntza Gurutze Gorriko boluntarioei, profesionalei eta eragileei zuzenduta, T4 Elkartearen eskutik.
  • Prebentzioari eta sexualitate positiboari buruzko trebakuntza, Prestakuntza Institutuko ikasleentzat, eta Bizkaiko Gurutze Gorriaren Aisialdi Eskolako ikastaroak.
  • Bizkaiko Gurutze Gorriko ikasleak T4 Elkartean prestatzea, elkartearen taldearekin eta erabiltzaileekin practicuma egin ahal izateko.
  • Bizkaiko Gurutze Gorriak prestakuntza ematea T4 elkarteari lehen sorospenetan, desfibrilazio erdiautomatikoan eta elikagaiak manipulatzeko ikastaroetan.

T4 Elkarteak eta Bizkaiko Gurutze Gorriak helburu komunak dituzte, euren ideologiaren eta xedearen barruan, informazioa ematea, orientatzea, prestatzea, prebenitzea, laguntzea, beste eragile batzuekin lankidetzan aritzea eta, oro har, herritarren bizi-kalitatea hobetzearekin zerikusia duen oro ikusaraztea, gazteen eta egoera zaurgarrian daudenen bizi-kalitateari dagokionean, batez ere.

Akordioaren sinaduran Alvaro Ortiz de Zarate, Hiesaren Aurkako T4 Elkarteko koordinatzaile nagusiak, eta Victor Gutierrez Bizkaiko Gurutze Gorriko presidenteak hartu dute parte.

Gurutze Gorriari buruz:

Gurutze Gorria borondatezko izaera duen erakunde humanitarioa da, interes publikokoa, eta administrazio publikoen laguntzaile gisa dihardu, Estatuaren babespean. Hala ere, bere independentzia

Si te gusta, comparte en redes sociales!